2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, esku moreak pegatu ditugu gelan eta ikastolan. 
Horretaz gain, irakasleak istorio hau irakurri digu eta ondoren, bertan kontatzen digun egoeraren inguruan hausnartzen egon gara. 


EZ IKUSIARENA EZ EGIN



Alebrijeak 

“Mirenek leihotik begiratu zuen behin baino gehiagotan zerua argi-argi zegoen eta, hodei formak asmatzea gustatzen zitzaizkion: txakur bat, tiburoia, aurpegiak... eta abarreko formak. Mirenek sormen handia zeukan, baina egun hartan, ez berak bakarrik , gelako ume guztiek disfrutatu zuten klasean oso. Tutoreak Euskal Herriko kontakizun batzuk irakurtzeaz aparte sarritan beste herriko mitoak eta kontakizunak ere kontatzen zizkien, egun horretako kontakizuna "alebrije" izan zen. Alebrijeak Mexikotarrak direla ikasi zuten: irudizko izakiak, animaliak dira, eta gorputza animalia ezberdinez osatuta daude : txakur bat behiaren adarrekin, besteak beste, fantastikoak eta errealak, oso kolore distiratsuez margoztuta... Oso pozik atera ziren gelatik politak baino politagoak benetan irudiak… Patioan zeudela, bapatean oihu batzuk hasi ziren entzuten, norabide horretara begiratu eta, hara non, Miren ikusi zuten bere gelako Mikel eta honen lagun batzuek inguratuta. Arrapaladan hurbildu ziren eta Mikelek Mireni musu bat eman nahi ziola eta honek ezetz atzeman zuten. Mikel, kasurik egin gabe, gehiago hurbildu zitzaion eta baietz eta baietz esaten zion etengabe. Bitartean, Mikelen lagunek Mireni musukatzeko oihukatzen zioten, gero eta gehiago, gero eta ozenago… Miren oso txarto pasatzen ari zen eta buruarekin ezetz eta ezetz esaten zuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina